Bidelagun izan zaitugun horri,

Garau Kooperatiba Elkarte Txikiak bere ateak itxi ditu, eta bihotz-bihotzez eskerrak emateko idazten dizugu.

Garauren negozio-ideian sinesten jarraitzen dugu, eta hasieratik garbi izan dugu proiektua balio jakin batzuek osatzen dutela. Balio horien artean daude bertako elikagaiak eskaintzea, autonomia eta kooperazioa uztartzea, Amalurra zaintzea, eta onurak balio-kateko parte-hartzaile guztion artean banatzea, betiere euskaraz eta ikuspegi parekide batetik. Geure buruari erakutsi nahi izan diogu ekonomia, eta horren ondorioz bizitza, beste modu hobe batean antolatu dezakegula.

Balio horietako baten bat alde batera utzita, proiektua martxan jartzeko beharrezko finantzaketa lortu ahal izango genuela esan digute, baina ez dugu une bakar batean ere zalantzan jarri balio horiek direla proiektua, eta horregatik ezin dela bat ere falta bere ibilbidean. Momentu honetan ez da posible izan proiektua publiko egin eta martxan jartzea, baina hainbat behar konkreturi aurre egiten dien planteamendu bat osatzea lortu dugu. Hori, behintzat, ozen esan dezakegu!

Planteamendu horren izate nagusiak bere balioak dira, eta ez berau dinamizatu dugunon izenak. Ondorioz, proiektua bultzatu eta hau egikaritu nahi luketenei pozik emango genieke erreleboa.

Ibilbide motza izan dugun arren, proiektuak une on ugari eta irakaspen asko eman dizkigu. Egindako bidean, laguntza askotarikoa jaso dugu, bakoitzak ahal duenetik. Mezu hau jasotzen ari zaren horri, gure benetako esker ona adierazi nahi dizugu.

Eskerrik asko emandako babesagatik.

Laster arte,

_ESRK AS_

Axlor eta Unai