Ekonomia sozial eta eraldatzailearen baloreak bermatzen dituen KOOP57 erakundea inbertsiotarako behar dugun zati baten mailegua ematea aztertzeko prestatu da.
Mailegu hau lortzeko zure laguntza eman diezagukezu abal mankomunatuen sistemaren bitartez. Modu honetan proiektua bultzatzeaz gain ardura finantzario guztia ekintzaileon gain ez gelditzea lortzen da.

ORAN ARTE RTUTAKO ABAK

100.000€

100.000€

100%

ABA EMAN

Abala eman ahal izateko ondoko formularioa bete behar da.

Behin formulario hau beteta zurekin harremanetan jarriko gara eman beharreko pausuak zehazteko. Formularioa betetzeak ez zaitu ezertara lotzen. Abala formalizatu ahal izateko NAN agiriaren fotokopia/eskaneatu bat eta PDF formal bat sinatuta beharko da.

Deitu gure telefonoetara edo idatz iezaguzu garau@garau.eus helbidera edozein galderarekin eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

FORMULAOA

ABALAN ZENBATEA
This field is for validation purposes and should be left unchanged.

OHI GALDEK

  • Zer da abal mankomunatu bat?

    KOOP57ri 100.000 €ko mailegu bat eskatu zaio, eta KOOP57k berme jakin batzuk eskatzen ditu kreditua emateko. Berme horiek abal pertsonalen bidez betetzen dira.

    Kanpaina honen bitartez abal pertsonal horiek jasotzen ari gara, denen artean mailegua abalatzea lortu arte. Abal-talde hori abal mankomunatu bat izango da.

  • Zer da KOOP57?

    KOOP57, COOP57ren Euskal Herriko lurralde-saila da.

    COOP57 finantza zerbitzuen kooperatiba bat da. Bazkideen ekarpenekin eta maileguen itzulketari buruz ematen dituen kontribuzio eta interesekin finantzatzen da, inolako komisio gehigarririk gabe.

    Bere helburua kooperatibismoa, asoziazionismoa eta elkartasuna eta hainbat printzipio etikotan oinarritutako iraunkortasuna sustatzen duten ekonomia sozialeko proiektuak finantzatzea da.

    COOP57ren laguntza jasotzen duten proiektuek, gutxienez, baldintza hauek bete behar dituzte:

    • Interes sozialeko helburu bat izatea.
    • Lurraldean errotuta egotea.
    • Gizarte solidarioagoa eraikitzen laguntzea.
    • Autonomiaren eta kudeaketa demokratikoaren irizpideekin funtzionatzea.
    • Lanpostu egonkorrak sortzea.
    • Soberakinak lanaren arabera banatzea.
    • Ekonomikoki bideragarria den proiektua izatea.
    • Eskatutako mailegua itzultzeko behar besteko kaudimena erakustea.

     

    Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus bere webgunea.

  • Dirua sartu behar dut?

    Ez. Abala GARAUrekiko konpromiso pertsonala da. Abal emaileak ez du dirurik, gordailurik ez
    eta fidantzarik jarri beharrik izango.

    Abala egiteak izan dezakeen arrisku bakarra, edo dirua jartzeko egoera bakarra, kooperatibak
    porrot eginez gero gertatuko litzateke. Ondorengo galdera erantzunetan zehazten da.

  • Zein abantaila lortuko dut proiektua abalatuz gero?

    Crowfunding kanpainetan ez bezala, hemen ez da abal bakoitza sari moduko objektuekin saritzen. GARAU abalatzeak balore jakin batzuk nabarmentzen dituen proiektu bat abian jartzeko konpromisoa hartzea esan nahi du. Proiektu horrek, gainera, bere bazkide langileentzat lan-baldintza duinak eta erabiltzaileen eskakizunei erantzungo dien topagune bat ezarri nahi ditu.

  • Zer gertatzen da kreditua itzultzeko zailtasunak baditu GARAUk?

    Kreditu bat itzultzeko arazoak atzematen direnean, KOOP57an jarraipen-batzorde bat sortzen da bi aldeak asebetetze aldera, egoeraren arrazoiak eta zergatiak eman eta horiei aurre egiteko modua proposatzeko.

  • Zer arriskatzen dut abal-emaile gisa?

    Abal-inprimakian agertzen den kopurua bakarrik. Ez da inolako ondare-ondasunekin erantzuten, ezta abalatutakoak baino kopuru handiagoekin ere.

    Abal-emaile bakoitzak, ez du erantzungo konpromisoa arautzen duen formularioan azaldutakoa baino gehiagorekin.

    Era berean, abal bakoitza proportzionalki murriztuko da GARAU mailegua itzultzen joan ahala.

  • Zein kasutan exekutatuko litzateke abala?

    Abala GARAU Koop. Elk. Txikia sozietatearen porrotaren kasuan bakarrik exekutatuko litzateke, eta beti ere mailegua aktibo dagoen bitartean.

    Egoera hori gertatuz gero, ordea, lehenik eta behin kooperatibaren ondasun materialak likidatu beharko lirateke, edo, hala badagokio, sozietatea eskualdatu, ordaindu gabeko zorrak kitatu ahal izateko. Bide guztiak agortuta ezin bada zorraren zenbateko osoa bere gain hartu, abal-emaileek beren abalarekin erantzun beharko dute, oraindik kitatzeke dagoen zorraren zati proportzionalaren arabera. KOOP57 saiatuko da abal-emaileei itzulketa-baldintzarik onuragarrienak eskaintzen, ordainketak zatikatuz eta inoiz ez errekargak eta komisioak aplikatuz.

  • Zenbat denboran irauten du abal-emaile bakoitzaren konpromisoak GARAU kooperatibarekin?

    Zorra amortizatzeko ezarritako 10 urteetan, mailegua jasotzen den unetik hasita.

  • Abalaren zenbatekoa handitu edo murriztu daiteke?

    Abalatutako zenbatekoak ezingo du inoiz abal-formularioan jasotakoa gainditu. Abal mankomunatua denez, eta ez solidarioa, abal-emaile bakoitzak berak abalatutako kopuruagatik erantzuten du eta ez kreditu osoagatik.

    Eta murriztu daiteke, bai. GARAUk mailegua itzuli ahala, abal bakoitzak hasieran konprometitutako zenbatekoa murriztuko du, une horretan amortizatutako zenbatekoaren proportzioan.

  • Zein dira proiektuaren behar finantzarioak?

    Nahiz eta kanpaina honetan 100.000 €ren mailegua dugun jomuga, instalazio berriak egokitu eta erosi behar den makinaria ordaintzeko 600.000 € behar dira totalean.

    Inbertsio hauek ordaintzeko Eusko Jarurlaritzaren Lehiatu Berria programak inbertsioaren laurdena diruz lagundu du.

    Gainontzekoa langile-bazkideon ekarpenarekin eta erakunde publiko nahiz pribatuen maileguen bidez osatuko da.