Ereindajaneko partaideek GARAU edariak dastatzeko parada izan dute

-

Ereindajan kontsumo-taldeko hainbat familia Bergarako UNEDen egoitzan batu dira edari begetalen inguruan berriketan jarduteko.

Astebete lehenago GARAU edarien hainbat lagin banatu ziren beraien artean, eta aste horretan zehar etxean probatu ahal izan dituzte. Ostiralean izan duten esperientziari eta elikagai mota honen inguruan garrantzitsuak iruditzen zaizkien baloreen inguruan jarduteko parada izan dute.

Focus Group izeneko dinamika baliatu baliatu gara bilera honetatik gure etorkizuneko bezeroak izango direnen iritziak jasotzeko.

Guzti hau antolatzeko ezinbestekoa izan da Manahmana taldeko Maialen Oregiren laguntza. Eskerrik asko berari, eta nola ez Ereindajaneko gure lagun berriei ere. Bejon deizuela!