Kaixo mundua!

-

Webgunea estreinatzen dugu! Gaurtik aurrera hauxe izango baita guretzat mundurako erakusleiho berria. Sare sozialetan ere jarraitu ahal izango gaituzue, baina nor garen eta zein helbururekin gabiltzan jakin nahi duenarentzako ezinbesteko tresna izango da.

GARAUren proiektua finantzatu ahal izateko abal-kanpainaren jarraipena ere bertan egin ahal izango duzue. Baita abala emateko eskaera egin ere!

Momentuz jaso ditugun atalez gain baditugu asmo “goxo” askoak webgunea elikatzen joateko. Adibidez, gure produktuekin egindako errezeta ezberdinak.

Horren webgune txukuna garatu ahal izateko bidelagun izan ditugun Talaios eta Tacctico kooperatiben laguntza ezinbestekoa izan da. Eskerrik asko guztioi!