'Garau bat, bertakoa garatzeko' kanpaina abian da

-

Azken 2 urteetan lantzen ari garen proiektua martxan jartzeko hurrengo pausua finantzaketa lortzea da. Finantzaketa behar baitugu bai Bergaran kokatzen den pabiloia egokitzeko, baita edariak ekoitzi ahal izateko makineria erosteko ere.

Garrantzitsua deritzogu, proiektuak izango duen zentzu soziala dela eta, zati bat abal mankomunatuen bidezko mailegua izatea. Mailegu hau KOOP57ren eskutik bideratuko litzateke, zeinak bermatzen luken GARAUren helburuak eta jarduna ekonomia sozial eta eraldatzailearen baloreekin bat datozela.

Kanpainan parte hartu eta beronen jarraipena egin ahal izateko berariazko orria gehitu diogu webguneari. Animatu eta izan parte!