DATUEN ARDUDUNA

  • Izena: GARAU Koop. Elk. Txikia
  • Helbidea: Larramendi industrialdea C-13, 20570 BERGARA
  • IFK: F01673011
  • Helbide elektronikoa: garau@garau.eus

GARAUk, web honen arduradun izaki, bere gain hartzen du konpromisoa erabiltzaile, bazkide eta bezeroen informazioa berme osoekin tratatzeko eta datu pertsonalen bilketa eta erabilera arautzen dituzten Estatuko eta Europako betekizunak betetzeko.

Webgune honek, beraz, zorrotz betetzen ditu Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, DBLO garatzeko Erregelamendu gisa ezagutzen dena. Halaber, betetzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO), bai eta uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa (LSSICE edo LSSI, gaztelaniaz).

ERABIRA-BALDINTZA ORORRA

Baldintza Orokor hauek arautzen dituzte GARAU Kooperatiba Elkarte Txikiaren (GARAU, aurrerantzean) webgunea osatzen duten web-orrien erabilera, bertan eskura jarritako edukiak eta zerbitzuak barne. Webgune honetan sartzeak berekin dakar une bakoitzean indarrean dauden Baldintza Orokorrak onartzea.

DATUEN BILTA, HELBUA ETA TTAMENDUA

Datu pertsonalak bilduz gero, helburu eta baldintza hauekin egingo da:

  • Eskatutako zerbitzuak emateko benetan beharrezkoa den informazio pertsonala eskatzen da bakarrik.
  • Informazio pertsonala ez da inorekin partekatzen, eskatutako lana egiteko edo legea betetzeko ezpada.
  • Datu pertsonalak ez dira inoiz erabiltzen pribatutasun-politika honetan adierazitakoaz bestelakoa den helburu batekin.
  • GARAUk tratatzen dituen datu pertsonalak eskuratzeko bideak:
    • Abal-kanpainako tramitea hasteko formularioa
    • Harremanetarako formularioa

Posta elektronikoz, webguneko formulario bidez, gune pribatuen bidez edo webgune honetan dagoen beste edozein bitartekoren bidez GARAUri ematen zaizkion datu pertsonalak GARAUren titulartasunpean dauden fitxategietan jasoko dira; GARAU izango da tratamenduaren arduraduna. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, merkataritza-harremanetarako, eta bere jarduerari legez dagozkion eginkizun guztiak egiteko erabiliko dira, bai eta harpidetutako buletinak eta albisteak bidaltzeko eta etorkizunean zuretzat interesgarriak izan litezkeen komunikazioak bidaltzeko ere.

GARAUk ez du saltzen, ez alokatzen edo hirugarren pertsonen esku uzten erabiltzailea identifikatzeko moduko datu pertsonalik, ez orain, ez etorkizunean ere. Beste profesional batzuekin lankidetzan arituz gero, adostasuna eskatuko zaie erabiltzaileei, eta lankidetzan aritu denaren identitatea eta lankidetzaren helburuaren berri emango da. Segurtasun-estandar zorrotzenak betez egingo da beti.

Adostasuna da zure datuak tratatzeko lege-oinarria.
Webgune honen bidez harremanetan jartzeko edo iruzkinak egiteko, pribatutasun-politika hau onartu beharko da beti.

Merkataritza-, bazkide- edo lankide-harremanak dirauen bitartean gordeko dira datuak, edota interesdunak datu horiek ezabatzeko eskatu arte.

INTESDUNEN ESBIDEA

Zure datuak ematen dizkiguzunean eskubide hauek dituzu:

  • Interesdunari buruzko datu pertsonalak eskuratzeko eskatzekoa.
  • Datu horiek zuzendu edo kentzekoa.
  • Zure tratamendua murriztea eskatzekoa.
  • Tratamenduari aurka egitekoa.
  • Datuen eramangarritasuna eskatzekoa.

Horretarako, bidali idazki bat tratamenduaren arduradunari (GARAU) helbide honetara: Larramendi industrialdea C 13, 20570 Bergara, (Gipuzkoa). Edo, bestela, idatzi helbide elektroniko honetara: garau@garau.eus.

Eskaerarekin batera, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren (NAN) kopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Errebokatze horrek ez du inoiz ere atzeraeraginik izango.

SEGURTASUN-NEURA

Datuen  segurtasunari eta sekretuari dagokionez, GARAUk konpromisoa hartzen du erabiltzaileen datuak (pertsonalak barne) erabili eta tratatzerakoan haien konfidentzialtasuna errespetatzeko eta haren helburuarekin bat erabiltzeko, bai eta haiek gorde eta beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko duen betebeharra betetzeko ere datu horiek aldatu, galdu, baimenik gabe tratatu edo haietara sartzea saihesteko, datu-babesaren arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

GARAUk ezin du bermatu Interneteko sarea erabat erasoezina izatea eta, beraz, hirugarrenek datuak urratzea haietara iruzurra eginez sartuz.

Tratamenduaren konfidentzialtasunari dagokionez, ziurtatuko da bezeroaren datuak tratatzeko GARAUk baimentzen duen pertsona orok dagokion konfidentzialtasun-betebeharra beteko duela (lege nahiz kontratu bidezko betebeharra).

Segurtasun-gorabeheraren bat gertatzen denean, GARAUk interesdunari segurtasun-gorabehera horrekin lotutako kasuan kasuko informazio guztia jakinaraziko dio.

PBATUTASUN-POTIKAN ALDATA

GARAUk beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko eskubidea, etorkizunean legeetan edo jurisprudentzian gerta daitezkeen aldaketetara edo industriako praktiketara egokitzeko. Kasu horietan, GARAUk orri honetan iragarriko ditu sartutako aldaketak, arrazoizko aurrerapenarekin, haiek abian jarri aurretik.

MEZU MERTZIA

LSSICE legearekin bat etorriz, GARAUk ez du SPAMik egiten, eta, hortaz, ez du bidaltzen erabiltzaileak aldez aurretik eskatu edo baimendu ez duen mezu komertzialik.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean ezarritakoari jarraikiz, GARAUk konpromisoa hartzen du behar bezala identifikatu gabeko komunikazio komertzialik ez bidaltzeko.