Badator olatu berria

-

GARAU sortzerako unean garbi dugu kooperatiba izaera izan behar duela taldeak. Baloreak argi ditugu, helburu garbiak: elikadura-burujabetza, euskara, feminismoa… Eta egiten dugunak gizarte osoarentzat onura izatea ezinbestekoa da guretzat.

Ez gaude bakarrik kapitalismoaren itsasoan.

Olatukoop sarea ekonomia eta ekintzailetza ekonomikoa modu eraldatzailean lantzen dituen kooperatibek osatzen dute. Bere helburuak erakundeen arteko lankidetza eta gizarte-ongizatea dira, eta bere jarduera ekonomikoak ekarpen bat egitea guztion onerako. Horregatik, enpresa-proiektuak komunitate gisa izendatzen ditu, ohiko enpresetatik harago doan eredua baita.

Euskal Herriak ekonomia sozialean eta eraldatzailean oinarritutako kooperatiba eredu berri bat behar du. Horretarako, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibismoaren memoria modu integralean berreskuratzeko asmoa du Olatukoopek.

Gautik aurrera, esan dezakegu paisaia eraldatuko duen marea biziaren parte garela!